ANIZTASUN FUNTZIONALA DUEN PERTSONA

Aniztasun funtzionala duten pertsonak zarete gure ekintza guztien PROTAGONISTA NAGUSIAK.

 

Gure helburua zure bizi-kalitatea hobetzen LAGUNTZEA da, honako alderdi garrantzitsu hauek landuz:

Personas diversas observando algo
Aniztasun funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, autodeterminazioa, pertsonen arteko harremanak, gizarte-inklusioa eta ongizate fisikoa bezalako alderdiak lantzen dira

HORI LORTZEKO…

1. AHOLKUAK EMATEN DIZKIZUGU

 

Zure gustuak, trebetasunak eta parte hartzeko interesak identifikatzen eta horiei buruz hausnartzen laguntzen dizugu. Lortu nahi dituzun eta zuretzat garrantzitsuak diren helburuak ezartzen laguntzen dizugu, banakako plan baten bidez.

2. AUKERAK ESKAINTZEN DIZKIZUGU

 

Zure gustuak eta interesak ezagututa, zure aisialdian eta denbora librean zure komunitateko aisialdiko, kulturako edo jolas- eta kirol-jardueretan parte hartzeko aukerak eskaintzen dizkizugu, desgaitasuna duten edo ez duten beste pertsona batzuekin batera, modu inklusiboan.

Tres jóvenes en el comedor sonríen a cámara.
Visita al cuadro de Gernika.
Dos niños encima de la tabla de surf.

Antolatzen ditugun jarduera komunitario horien adibide gehiago ikus ditzakezu, eta horietan parte har dezakezu gure programa eta zerbitzuen eskaintzako Gizarteratze Jarduerak Komunitatean eta Udal Gizarteratze Zerbitzuak ataletan.

3. ZUREKIN GAUDE ETA BABESTEN ZAITUGU

 

Laguntza eta jarraipena eskainiko dizkizugu, unean unekoa edo jarraitua, zure interesekoak diren jarduera edo programetan parte har dezazun.

Preguntas

Gustatuko litzaizuke jakitea zer erakundek, elkartek edo taldek eskain ditzaketen zure intereseko jarduerak?

Gustatuko litzaizuke zure aisialdiko jarduera berrietan parte hartzea?

Gustatuko litzaizuke zure aisialdia beste pertsona batzuekin partekatzea?

Gustatuko litzaizuke lagun berriak egitea?

Gustatuko litzaizuke zure komunitatean modu aktiboan parte hartzea?

 

JARRI GUREKIN HARREMANETAN