JARDUERA INKLUSIBOAK KOMUNITATEAN

NIñas y niños aprenden a hacer surf tumbados en sus tablas encima de la arena

SURF INKLUSIBOA

2014. urteaz geroztik, Amestenek Surf Jardunaldi Inklusiboa antolatzen du udaro, La Salbaje surf eskolarekin eta Gorka Yarritu surf eskolarekin elkarlanean. Ekintza inklusibo hori aitzindaria da, eta urtero aniztasun funtzionala duten eta ez duten ehundik gora pertsonek parte hartzen dute.

Imagen de danza inclusiva

DANTZA INKLUSIBOA

Dantza inklusiboko tailerrak eskaintzen ditugu Amestenen, dantza eta gorputz-adierazpenaren bidez, gizarteratzeko espazioak eraikitzeko eta harremanak sendotzeko. Dantza inklusiboaren ikastaroa dantzako profesionalek gidatutako prozesua da, gure beharrak, nahiak, gorputzak eta adimenak entzuten ikasteko.

Jóvenes haciendo kayak

KAYAK INKLUSIBOA

Amestenek laguntzak eskaintzen ditu familiartean Kayak jarduera puntualetarako. Esperientzia honek familian jarduera bat egiteko aukera ematen du, ingurune seguru eta inklusibo batean denbora-tarte ludiko batez gozatuz. Jarduera hau Plentzia Piraguismo Taldearekin elkarlanean antolatu dugu.

 

Imagen en la que aparecen dos personas tocando una pecera tubular de luz y colores

ESTIMULAZIO SENTSORIALA

Konfiantza eta erlaxazio giro batean proposatzen dira estimulazio sentsorialeko tailer hauek. Espazio honetan pertsonek elkar ezagutu, errespetatu eta une atseginak partekatzen dituzte. Tailer hauek Ausartirekin elkarlanean egiten ditugu.

 

Equipo de Amesten posando en la foto con merchandising del maratón solidario

ELKARTASUN MARATOIA

UPV/EHUko kiroldegiarekin batera, maratoi solidario bat egin genuen, spinning, zumba eta combat klaseekin, besteak beste. Gure proiektua ezagutarazteko, sentsibilizatzeko eta komunitate inklusiboagoak eraikitzen jarraitzeko jardunaldia izan zen.  

Imagen de una tapa de un bote donde pone 'Botez bote, inklusioaren alde, por la inclusión'.

BOTEZ BOTE

Aniztasun funtzionala duten pertsonak espazio komunitario desberdinetan sartzeaz eta parte hartzeaz sentsibilizatzeko, oztopoak apurtzeko eta estereotipoak ezabatzeko helburuarekin sortu zen. Pertsona batzuri obra artistiko baten bidez haientzat inklusioa zer zen adierazteko eskatu genien, ondoren sorkuntza guztiak kristalezko poteetan sartzeko.