Gizarteratze-zerbitzuen helburua aniztasun funtzionala duten pertsonek udalerrian eskaintzen diren aisialdiko eta komunitateko jardueretan parte hartzea da. Zerbitzu honen bidez, udal bakoitzak aniztasun funtzionala duten pertsonak eskubide osoen subjektu izan daitezen eta edozein adina dutela udal-eskaintzaz baldintza berdinetan gozatu ahal izan dezaten beharrezko baliabideak eskaini ahal izateko lan egiten dugu.
Gaur egun bi zerbitzu ditugu Gazteriaren arloan:
Barakaldoko Gazteria Sailak eskaintzen dituen jardueretan aniztasun funtzionala duten gazteei laguntzea da helburu nagusia, pertsona guztiek jarduera komunitarioetan parte har dezaten sustatuz.
Horretarako, banakako elkarrizketak egiten ditugu. Elkarrizketa horietan, pertsona bakoitzaren interesei buruz hitz egiten dugu, eta laguntza-beharrak behatzen ditugu, ondoren jardueretan laguntzeko. Gainera, hainbat profesionalekin jarraipena egiten dugu eta ekintzak koordinatzen ditugu, parte-hartzaile bakoitzarekin lan egokia egiteko.
Laguntzak, nagusiki, Giltzarri eta Barakaldoko Gazte Bulegoa plataformen jardueretan kudeatzen dira.