Hirugarren sektoreko beste erakunde eta entitate batzuekin sarean lan egitea, proiektu berritzaileak eta inklusiboak garatzeko. Lan- eta laguntza-sare bat sortuz, begirada eta helburu komunak partekatzen ditugun aliatuekin.
Bizkaiko gizarte-erakundeetako boluntarioen dinamizazioaz eta kudeaketaz arduratzen diren pertsonei zuzenduta dagoen topaketarako, hausnarketarako eta jakintzak partekatzeko gunea.
UNESCO Etxearekin lankidetzan, Getxoko aniztasuna ikusarazi nahi duen proiektua, udalerriko bizilagunen testigantzak bilduz. Hemen entzungai daude podcast-ak.
Amesten Getxoko Munduko arrozak elkarteko kidea da. Bazkari herrikoia da, non kulturartekotasuna eta pertsonen eta gizarte-erakundeen arteko harremana sustatzea helburu duen espazio bat sortu eta partekatzen den.
Gizarte-aldaketarako pertsona-sarea, ingurune eta komunitate konektatuagoak, gizatiarragoak eta inklusiboagoak lortzeko ekintzak bultzatzen dituena. Gaur egun, komunikazio-batzordeko kide gara.