Familia bakoitza ezberdina eta bakarra da. Familia da erreferentziazko talderik esanguratsuena pertsonentzat, baita desgaitasuna edo aniztasun funtzionala duten pertsonentzat ere.
Amesten elkartean entzute aktiboa egiten dugu, familia bakoitzaren eta familia osatzen duten kideen beharrak ezagutu eta konponbideak eskaintzeko.
Gustatuko litzaizuke jakitea zer baliabide, erakunde, elkarte edo taldek eskaini ditzaketen zure seme-alabaren edo senidearen intereseko jarduerak?
Gustatuko litzaizuke zure seme-alabak edo senideak komunitatean modu inklusiboan parte hartzea?
Gustatuko litzaizuke zure seme-alabak edo senideak lagun berriak sortzea?
Gustatuko litzaizuke aisialdi inklusiboari eta horren onurei buruz gehiago jakitea?
Gustatuko litzaizuke zure seme-alabak edo senideak autonomoagoak eta independenteagoak izateko trebetasunak eskuratzea?