Prestakuntza eta dibulgazioa

Gure sorreratik, Amestenen uste dugu prestakuntza eta dibulgazioa tresnarik eraldatzaileenak direla gure helburuak finkatzeko eta gauzatzeko.

Las chicas de Amesten revisan unos textos.

FORMAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA

Gero eta enpresa eta erakunde gehiagok desgaitasunen bat duten pertsonak lan-, komunitate- edo kirol-ingurunean gizarteratzeari garrantzia ematen diote.

 

Horregatik, Amestenek formakuntza eskaintzen die esku-hartze sozialeko profesionalei, administrazio publikoko langileei, hirugarren sektoreko erakundeei eta aniztasun funtzionala duten pertsonak gizarteratzeari buruzko ikuspegi zabala izateko interesa duten enpresei.

 

Formakuntzak egiten ditugu saio teoriko-praktikoak, parte-hartzaileak eta eztabaida sortzen duten metodologiarekin. Prestakuntza-eskaintza pertsonalizatua da, talde eskatzaileei egokitzen ditugu.

SENTSIBILIZAZIOA

Aniztasun funtzionala edo desgaitasuna duten pertsonek izan dezaketenari buruzko aurreiritziek eta okerreko ideiek zaildu egiten dute pertsona horiek bizitza osoa eta osasuntsua izatea eta komunitate-bizitzan parte hartzea.

 

Beraien mugak handitzen dituzte, eskolatik, lanetik eta gizarte-jardueretatik kanpo uzten dituzten oztopoak sortuz.

 

Sentsibilizazio-hitzaldiak egiten ditugu, saio teoriko-praktikoak, parte-hartzaileak eta eztabaida sortzen duten metodologiarekin. Eskaintza pertsonalizatua da, eta eskatzen duten taldeei egokitzen dira.

Tres chicas escuchan atentas en el punto de información y sensibilización de Amesten.
  • Aniztasun funtzionalari eta inklusioari buruzko jardunaldiak: herritarrei zuzendutako hitzaldiak, desgaitasuna duten pertsonen errealitatea eta komunitatean duten parte-hartzea ikusarazteko eta begirada aldatzearen alde egiteko.
Un chico ofrece una formación desde Amesten.

DIBULGAZIOA

Gure elkarteak aktiboki parte hartzen du zientzia-dibulgazioko ekitaldietan, kongresuetan eta mintegietan. Komunikabideetan ere esku hartzen dugu, hala nola prentsan edo irratian.

 

Azken urteotan hainbat txosten egin ditugu eta artikulu ugari idatzi ditugu, hainbat hedabidetan argitaratu direnak.