Jarrón de Rubin, ilusión óptica donde se pueden ver un jarrón o dos caras.

PITXERRA EDO BI AURPEGI ELKARRI BEGIRA?

“Jarrón de Rubin” izeneko irudi hau Edgar Rubin psikologoak sortu zuen 1915. urtean. Ilusio optikoa da, non pitxerra edo bi aurpegi elkarri begira ikus daitezkeen. Bat ikusten baduzu, aldi berean ezin duzu bestea ikusi.

Ilusio optiko honetan parte hartzen du munduaz ditugun ezagutzak. Gure buruak informazioa interpretatzen du eta esanahi bat ematen dio.

Gure bizitzan antzeko zerbait gertatzen zaigu. Gure ezagutzan eta esperientzietan oinarrituta, errealitatea modu batera ikusten dugu, eta ez bestera. Batzuetan zaila egiten zaigu beste ikuspuntu bat ikustea eta guretzat egia zer den baino ezin dugu aztertu. Pertsona bat ezagutu gabe nolakoa den ere pentsatzen dugu eta, gero, harekin hitz egiten dugunean edo espacio bera partekatzen dugunean, konturatzen gara ez zela uste genuen bezalakoa.

Guk askoz gehiago ikusten ditugu bi aurpegiak pitxerra baino. Izan ere, gure esperientziagatik, pertsonengana gehiago begiratzen dugu. Zuk zer ikusten duzu gehiago?

Anciana o jovenEmakume zaharra ala gaztea?

Triangelu zuria berez ez da existitzen. Gure burmuinak sortzen du.

Lerroak errealitatean zuzenak dira.

Ahatea ala untxia?

No Comments

Post A Comment